jul 7, 2012
eneko

Festen hasiera: Pelota partidua

Ikusgarria izango da!! Festak ondo hasteko bi pelota partidu proposatzen dizkizuegu:

4 t’erdian lehena, Insausti Jauregiren aurka neurtuko da. Biek eman dute maila handia aurtengo denboraldian eta partida polita izango da.

Eta bigarren partidan binaka arituko dira Mikel Goñi handia Nublaz lagunduta,  Urmeneta añorgatarra eta Eulateren aurka. Partida ikusgarria izango da, Txikik komentarista lana egingo duelarik.

6€ren truke salduko da sarrera, beraz, animatu eta gozatu!!

jul 7, 2012
eneko

Añorga vs Alde Zarra DESAFIYUBA!!!

Añorga vs Alde Zaharra Desapiyuba! from Añorga kultura on Vimeo.

Añorgako Festak datoz, eta baita Alde Zaharreko Karmenak ere. Aurten Adiskidetasun lehia egitea erabaki dugu. Hemen gure bideo promozionala. Gozatu eta parte hartu!!!

jun 12, 2012
eneko

Depositora Erromeria

Igande honetan, hilaren 17an Errekaldeko Depositora egiten zen erromeria berreskuratu dute Añorgako Gazte Asanbladako kideek.

Eraman beharrekoak: norberak bere bazkaria, eta ondo pasatzeko gogoa. Edaria Añorga KKEk jarriko du.

Ondo pasa!

jun 3, 2012
eneko

DOKAren ekaineko programazioa

Hauek dira DOKAko lagunek ekainean zehar antolatu dituzten ekimenak. Gustoko izango duzuelakoan.

may 28, 2012
eneko

Ekaineko festen bilera

Festak oso gertu dauzkagu eta bilera egingo dugu Elkarteko bulegoan ekainaren 2an, larunbatez, eguerdiko 12:30etan.

Zerbaiten arduraduna bazara, orikiz mozorro festaren gaiaren erabakian parte hartu nahi baduzu, edota soilik informazioa jasotzeko gogoa baduzu, agertu zaitez bilerara!

Zu gabe ez gara deus!

may 26, 2012
eneko

Asteburu honetan: Antzerkia Añorgan

Antzerkiaren asteburua dator! Ekainaren 1 eta 2an antzerkiz bustiko da Añorga.

Lehenik, ostiralean iluntzeko 22etan “Ispilua” ikuskizuna izango dugu Jolas Etxea tabernako jangelan. Donostia Kulturak antolatzen duen Poltsiko Antzerkiko zikloaren barruan dago eta sarrera doakoa izango da. Ezin duzue galdu! Jakin ezazue PUNTUAL hasiko dela emanaldia.

Bestalde, ekainaren 2an, larunbatez, Añorgako Antzerki Taldeko gazteek konplexurik gabeko antzerkiaz gozatzeko aukera emango digute. Ikuskizuna 16 urtetik gorakoentzat dago pentsatua, beraz, adi haurrekin.  Emanaldia 22etan hasiko da Antxon Ayestaran Kultur Etxean eta doakoa izango da.

Animatu ba. Gutxitan baitago antzerkiaz DOAN gozatzeko horrelako aukera eta!

abr 30, 2012
eneko

Obabako Testiguak – Liburu aldaketa

Apirilaren 19an bildu ginen Metamorfosiaz hitz egiteko. Oso interesgarria suertatu zen solasaldia, eta ez zen pastarik soberan geratu. Jolas Etxeakoek ere kafe ederra prestatu ziguten. Hau da, ezin gustorago egon ginela!

Agindu genuen ondorengo liburua “Espainolak eta Euskaldunak” izan zen, baina han bildutakook erabaki genuen orrialde gehiegitxo zeuzkala hilabete bakar batean irakurri ahal izateko, beraz, liburuz aldatzea erabaki genuen.

Maiatzaren 17rako irakurri behar dena, Imanol Galfarsororen “Subordinazioaren kontra” izango da beraz. Nahi duenak zita bat izango du literatura munduarekin eta pixkatxo bat eztabaidatzeko maiatzaren 17an, osteguna, arratsaldeko 19etan Jolas Etxea tabernan, Añorgan. Eta badakizue pastatxo goxoak eta kafea izango duzuela, doan noski!

abr 26, 2012
eneko

Poesia Errezitaldia Añorgako gazte Asanbladan

Bihar, ostirala, 22:30etatik aurrera Añorgako Gazte Asanbladan Ugaitz Agirre izango da, “Kaleidoskopiotik begira ametsak oparitzen ditut” izeneko poesia errezitaldia eskaintzeko.

Ez galdu ikusteko aukera!

abr 24, 2012
eneko

Jolas Etxea Mus Txapelketaren Finala

Datorren maiatzaren 6ean, igandea, Jolas Etxea Mus Txapelketako finala jokatuko da eguerdiko 13etan. Finala bukatu bezain pronto, 14.30ak aldera bazkaria egongo da nahi duenarentzat 15€tan. Apuntatzeko zerrenda Jolas Etxeako kortxoan egongo da.

Bazkal ostean, eta nahi duenarentzat Mus Azkarra jokatuko da.

Animatu zaitezte!

abr 17, 2012
eneko

Obabako Testiguak – “Espainolak eta Euskaldunak”

Lehenengo hilabetea burututa berriro datoz Obabako Testiguak zuen etxeko atea jotzera. Kafkaren “Metamorfosia”-z mintzatuko gara pasta goxo eta kafea dastatuz, eta segidan, Joxe Azurmendiren “Espainolak eta Euskaldunak” liburuaren banaketa egingo dugu. Hau dena, apirilaren 19an, ostegunez izango da arratsaldeko 19etan Jolas Etxea tabernan.

Zita bat duzu literaturarekin nahi izanez gero. Beraz, ostegun honetan ikusiko dugu elkar Añorgako Jolas Etxean!

Páginas:«1234567»

imagen

Foroko azken sarrerak

    Non Gaude?

    Galdeketa

    Gustoko al duzue Akultura.com blog-a?

    View Results

    Loading ... Loading ...