Browsing articles in "Txapelketak"
ene 27, 2015
eneko

Euskal Herriko Mus Txapelketa Añorgan

Datorren otsailaren 13an jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketaren lehen kanporaketa Jolas Etxea Tabernan. Izen ematea erraza izango da, Jolas Etxeako kortxoan baitago zerrenda. Bikote bakoitzak 20€ ordaindu beharko du eta sariak egongo dira. Txapelketa arratsaldeko 19etan hasiko da eta lehen sailkatuak bigarren kanporaketarako txartela lortuko du besteak beste. Arauak honakoak dira: 2 ustel irabazi beharko dira, eta ustel bakoitzean 30 tanto egin beharko dira. Ez da keinurik onartzen eta 4 erregetara jokatuko da, noski.

Beraz, otsailaren 13an ikusiko dugu elkar! Ia añorgatarren batek irabazten duen aurten Euskal Herriko Txapela! Animatu!

Kartela-web

abr 10, 2013
eneko

Esazu 3. Proiektuen aurkezpena eta sari banaketa

Bihar, apirilaren 11ean, goizeko 11.30etan Museum Cemento Rezolan izango da Esazu 3 Proiektuaren amaiera. Bertan, aurkeztutako 6 proiektuak ikusteko aukera izango da eta proiektu irabazleari emango zaio saria.

Mila esker Esazu 3 Proiektuan parte hartu duzuen guztioi eta bereziki antolatzen ibili diren Claudia eta Olatzi.

 

mar 14, 2013
eneko

Korrika 18 Añorgan!!

Bi urtez behin iristen da Korrika gurera, eta nahiz eta aurten Añorgatik ez den pasako, auzoko hainbat eragilek programazio kultural paregabea osatzeari ekin diogu. Tartean, Amassorrain ikastola eta bertako Guraso Elkartea, Añorgako Gazte Asanbladako Txantxangorri Taldea, Museum Cemento Rezola, Añorgako jubilatuak, eta nola ez, Añorga Kultur eta Kirol Elkartea aritu gara elkarlanean.

Ondorengo programazioa eskaintzen dizuegu gustuko izango duzuelakoan:

Martxoak 20 asteazkena: “Urak dakarrena… glu glu glu glu” antzezlana izango da 19.30etan Museum Cemento Rezolan (Dohain)

Martxoak 21 osteguna: Obabako Testiguok “Sexual Herria” liburua izango dugu hizpide pasta eta kafe artean (Dohain)

Martxoak 22 ostirala: Amassoraingo haurrak Korrika Txikiaz gozatuko dute Añorga Txikitik zehar goizeko 10etan eta Orixe Sariko Finala jokatuko da 20.30etan Jolas Etxean (Afaria 16€ bazkideentzat eta 18€ besteentzat).

Martxoak 23 larunbata: 17.30etan Buruhandiak ibiliko dira Añorgan zehar, 18etan Herri kirol, Jolas eta eskulanak izango dira haurrentzat, 19etan Kantujiran abesteko aukera izango dugu eta Txokolatada banatuko da; eta 19.30etan, Trikitixaz lagunduta Ibaetara abiatuko gara Kilometroa korritzera.

Añorga KORRIKArekin bat!!

Animatu!!

nov 2, 2012
eneko

Rezolarte 2012

Rezolarte 2012 dugu gainean. Museum Cemento Rezolak antolatuta, azaroaren 17ra arte duzue zuen proiektuak bidaltzeko. 4.500€ko saria dago, beraz, parte hartu!!

Oinarriak eta inskripzio orria jasotzeko idatzi e-mail bat idazkaritza@anorgakke.org helbidera eta guk bidaliko dizkizuegu.

abr 24, 2012
eneko

Jolas Etxea Mus Txapelketaren Finala

Datorren maiatzaren 6ean, igandea, Jolas Etxea Mus Txapelketako finala jokatuko da eguerdiko 13etan. Finala bukatu bezain pronto, 14.30ak aldera bazkaria egongo da nahi duenarentzat 15€tan. Apuntatzeko zerrenda Jolas Etxeako kortxoan egongo da.

Bazkal ostean, eta nahi duenarentzat Mus Azkarra jokatuko da.

Animatu zaitezte!

ene 27, 2012
eneko

Jolas Etxea Mus Txapelketa 2012

Muslari guztientzat mezua! Aurten, Mus txapelketa earra egingo dugu Jolas Etxean. Bakarka edo Binaka jolastu ahal izango da, lau erregetara, 20ko bi ustel irabaztera. Astero partida bat jolastu beharko da Jolas Etxean eta apuntatzeko azken eguna, otsailaren 20a izango da. Inskripzioa, Jolas Etxea tabernan dagoen kortxoan egin beharko da, izen-abizen eta telefonoa utzita.

Hemen sariak:

Binaka (inskripzioa: 20€ bikotea)

  1. Txapela + Trofeoa + 150€ + Bazkaria
  2. Trofeoa + 75€ + Bazkaria
  3. Trofeoa + 30€ + Ardo botila
  4. Trofeoa + Ardo botila

Banaka (inskripzioa: 10€)

  1. Txapela + Trofeoa + 75€ + Bazkaria
  2. Trofeoa + 50€ + Bazkaria
  3. Trofeoa + 30€ + Ardo botila
  4. Trofeoa + Ardo botila
dic 17, 2011
eneko

Aupa Beñat! Txapela Añorgara!

Ezin genezake biharko zita komentatu gabe utzi. Bihar Beñat Gaztelumendi añorgatarra izango dugu lehia bizian Ilunbeko zezen plazan. Adar zorrotzei punta aterata, Zezen bihurturik datorkigu, aurrean dituen guztiak alde batera kenduko dituelakoan. Añorgako Bertso Eskolako irakasle, Añorga Kulturako kide, Añorgatar peto-petoa… Aupa Beñat! Egurra eman!! Bihar Añorga guztia zurekin izango duzula!!

Txikitatikan bertsotan
bala mingainaren puntan.
Txikitatikan bertsotan
bala mingainaren puntan.
Añorgaren gogotan,
gaude gu denak sutan,
Tiro egizu kauenla
eta ekarri Txapela!

Zezen plazara jo ta ke
torero danak hil arte.
Zezen plazara jo ta ke
torero danak hil arte.
Zu zaitugu aparte,
ze bertso on, ze arte,
Denok gauzkazu trantzian,
Txapela buru gainian.

imagen

Foroko azken sarrerak

    Non Gaude?

    Galdeketa

    Gustoko al duzue Akultura.com blog-a?

    View Results

    Loading ... Loading ...