Browsing articles in "Musika"
nov 6, 2012
Bgaztelumendi

Gazte Festak datorren asteburuan

Añorgako Gazte Asanblada indartsu ari da lanean. Aurten ere gazte festak antolatu dituzte gazte sentitzen diren añorgatar guztientzat. Hilaren 16ko arratsalde handian hasi eta hilaren 18ko goizeko ordu txikiak bitartean, izango da non gozatua. Poteoa, herri afaria, kantaldia, Txantxangorri, Flashmoba, pala txapelketa, kantu-jira, herri bazkaria, bingoa, herri-kirolak, kontzertuak… Gaztetu dezagun Añorga!

feb 9, 2012
eneko

Badituzu 10 minutu?

Gaur galdera batekin gatoz: “badituzu 10 minutu?”. Azkar doa denbora. Azkarregi akaso. Eta izan ginen tximino horretatik milioika urtetara gauden arren, azkar doa denbora. Azkarregi. Hain doa azkar, ezen ez baikara segundu bakar batean ere geratzen ingurukoaz gozatzeko, hausnartzeko eta ulertzeko ere. Hemen dauzkazue ba, bost minutu kantuaz gozatu eta ulertzeko, eta nahi izanez gero, beste bost, esaten duen horrekin hausnartzeko. Zure esku dago.

Kantuaren izena “Berreziketaren Zailtasunari Buruz”, Ruper Ordorikarena. Nahiz eta 1985.eko abestia izan, gaurkotasun handikoa da, eta egungo egoerari erraz aplika dakioke. Gozatu beraz, “Gaur” CDan eginiko bertsioaz hemen, eta nahi izanez gero, Ruperri buruzko artikulo elegantea duzue irakurtzeko.

Berreziketaren Zailtasunari buruz

Munduaren salbazioa hil ala bizikoa denean
barberoenera joaten dira.
Abangoardiaren orpotik xoraturik joan gabe hala diote:
ez huake zerbeza bat gaizki etorriko orain.
Kausa zuzenearen alde borrokatu beharrean
biruela eta barizen kontra ari dira.
Unerik larrienean hortxe doaz
buzoi edo ohe bila.
Hastekotan dela milurtekoa
ba heurak beren haurzapietara.
Izan ere, dena pikutara joaten da gizonengatik.
Gizonekin ezin da inolako estaturik jaso.
Zorri saku bat asko da heuren aldean.
Zalantza aldeanoak.
Idiotak kontsumoan baino pentsatzen ez duzuenak.
Iraganaren kondarrak.
Ez dagoela denak akatzerik, alegia.
Ezin egunero ibili gauzak esaten.
Ene! gizonik ez balego
orduan bai pagotxa.
Ene! gizonik ez balego
orduan zer.

 

http://antesciegoquesordo.blogspot.com/2010/06/ruper-ordorika-cruzando-fronteras.html

ene 11, 2012
eneko

Bertso Saio Musikatua Dokan

Igande honetan, arratsaldeko 19:30etan, izugarrizko Bertso Saio Musikatua izango da Dokan. Saio Musikatu bat zer den ez dakizuenontzat, hemen link polit bat: http://bit.ly/yUFDpZ.

Gai jartzailea Haritz Casabal izango da, eta bertsolariak, Beñat Gaztelumendi, Jokin Labayen, Jon Martin eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”. Musika jarriko dutenak, Imanol Ugarte gitarrista eta Eneko Sierra saxojolea izango dira.

Sarrera guztiz doakoa izango da eta iraupena ordu t’erdikoa, beraz, ezin galdu daitekeen aukera. Goza ezazue!

ene 10, 2012
eneko

Festen Bilera

Aupa Kuadrila!! Badatozela Añorgako Festak!

Aurtengo Festak zenbait berriketekin datozela aurreratu nahi dizuet, beraz, inoiz baino gehiago zuen laguntza beharko dugu Festa earrak antolatzeko. Horretarako, hurrengo bilera urtarrilaren 23an, arratsaldeko 20etan, Añorga KKEko bulegoan (Jolas Etxeako eraikinean) izango da, eta bertan itxarongo zaitugu.

Beraz, aurtengo Festak kritikatu nahi ez badituzu, agertu bilerara, eta zure tamainako Festak antolatuko ditugu!

Aurrerapen gisa, 2012ko Añorgako Festen egutegia (oraindik zenbait egun falta dira zehazteko):

  • Uztailak 14, larunbata: KOADRILEN EGUNA
  • Uztailak 15, igandea: JUBILATUEN EGUNA
  • Uztailak 16, astelehena: KARMEN EGUNA
  • Uztailak 20, ostirala: UMEEN EGUNA
  • Uztailak 21, larunbata: GAUPASA EGUNA
  • Uztailak 22, igandea: BERTSO AFARIA

imagen

Foroko azken sarrerak

    Non Gaude?

    Galdeketa

    Gustoko al duzue Akultura.com blog-a?

    View Results

    Loading ... Loading ...