Browsing articles in "Informazioa"
feb 23, 2012
eneko

Martxoko Festen Bilera

Datorren martxoaren 3an, larunbata, eguerdiko 12:30etan Añorga KKEko bulegoan izango den Festetako Bilerara gonbitea luzatzen dizuegu.

Beste gauza batzuen artean, Orikiz mozorro festari buruz hitz egingo dugu, eta Portuko Karmenetako jai batzordeko kide bat izango da bertan proposamen polit bat egiteko. Honetaz gain, programazioa borobiltzen hasiko gara.

Festak ez direlako bakarrik antolatzen, agertu!

Mila esker!

feb 13, 2012
eneko

Mural eder bat

Lehenik eta behin, barkatu gazteleraz dagoelako bideoa, baina benetan iruditzen zaigu probetxuzkoa dela.

IMVG taldeak egina da eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaz hitz egiten du. Hau dena mural baten aitzakiaz egiten dute. Gai izango ginateke Añorgan horrelako bat egiteko? Jendeak hartuko luke parte?

Ikusi eta gozatu, benetan merezi duten horietako bideoa baita!

feb 9, 2012
eneko

Badituzu 10 minutu?

Gaur galdera batekin gatoz: “badituzu 10 minutu?”. Azkar doa denbora. Azkarregi akaso. Eta izan ginen tximino horretatik milioika urtetara gauden arren, azkar doa denbora. Azkarregi. Hain doa azkar, ezen ez baikara segundu bakar batean ere geratzen ingurukoaz gozatzeko, hausnartzeko eta ulertzeko ere. Hemen dauzkazue ba, bost minutu kantuaz gozatu eta ulertzeko, eta nahi izanez gero, beste bost, esaten duen horrekin hausnartzeko. Zure esku dago.

Kantuaren izena “Berreziketaren Zailtasunari Buruz”, Ruper Ordorikarena. Nahiz eta 1985.eko abestia izan, gaurkotasun handikoa da, eta egungo egoerari erraz aplika dakioke. Gozatu beraz, “Gaur” CDan eginiko bertsioaz hemen, eta nahi izanez gero, Ruperri buruzko artikulo elegantea duzue irakurtzeko.

Berreziketaren Zailtasunari buruz

Munduaren salbazioa hil ala bizikoa denean
barberoenera joaten dira.
Abangoardiaren orpotik xoraturik joan gabe hala diote:
ez huake zerbeza bat gaizki etorriko orain.
Kausa zuzenearen alde borrokatu beharrean
biruela eta barizen kontra ari dira.
Unerik larrienean hortxe doaz
buzoi edo ohe bila.
Hastekotan dela milurtekoa
ba heurak beren haurzapietara.
Izan ere, dena pikutara joaten da gizonengatik.
Gizonekin ezin da inolako estaturik jaso.
Zorri saku bat asko da heuren aldean.
Zalantza aldeanoak.
Idiotak kontsumoan baino pentsatzen ez duzuenak.
Iraganaren kondarrak.
Ez dagoela denak akatzerik, alegia.
Ezin egunero ibili gauzak esaten.
Ene! gizonik ez balego
orduan bai pagotxa.
Ene! gizonik ez balego
orduan zer.

 

http://antesciegoquesordo.blogspot.com/2010/06/ruper-ordorika-cruzando-fronteras.html

ene 27, 2012
eneko

Otsaileko Festen Bilera

Aurreko Festetako Bileran dezente egin genuen aurrera, eta bertan plazaratu zen aurtengo Festetarako garatu daitekeen ideia: txosna guztiak Frontoiaren ingurura ekartzea.

Horretarako eta gauza gehiago erabakitzeko, hurrengo bilera otsailaren 4ean, larunbata, eguerdiko 12etan izango den bilerara dei egiten dugu. Asko izan ginen azken bileran, espero dugu gehiago izatea hurrengoan, eta horrela gure neurriko festak antolatu ahal izatea.

Gonbidatua zaude ba, otsaileko lehen bilerara! Agertu!

ene 27, 2012
eneko

Jolas Etxea Mus Txapelketa 2012

Muslari guztientzat mezua! Aurten, Mus txapelketa earra egingo dugu Jolas Etxean. Bakarka edo Binaka jolastu ahal izango da, lau erregetara, 20ko bi ustel irabaztera. Astero partida bat jolastu beharko da Jolas Etxean eta apuntatzeko azken eguna, otsailaren 20a izango da. Inskripzioa, Jolas Etxea tabernan dagoen kortxoan egin beharko da, izen-abizen eta telefonoa utzita.

Hemen sariak:

Binaka (inskripzioa: 20€ bikotea)

  1. Txapela + Trofeoa + 150€ + Bazkaria
  2. Trofeoa + 75€ + Bazkaria
  3. Trofeoa + 30€ + Ardo botila
  4. Trofeoa + Ardo botila

Banaka (inskripzioa: 10€)

  1. Txapela + Trofeoa + 75€ + Bazkaria
  2. Trofeoa + 50€ + Bazkaria
  3. Trofeoa + 30€ + Ardo botila
  4. Trofeoa + Ardo botila
ene 26, 2012
eneko

Pirateria

Azken egunetan medioetan etengabe entzuten ari gara hitz hau. Aspaldi, Piratek itsasontziak lapurtzeko erabiltzen hasi zen hitza da Pirateria, baina gaur egun, nahiz eta Alakrana eta antzeko itsasontzien bahiketa gogoan izan, hitz hori internet munduan erabiltzen da gehien. Suposatzen baita, internetetik jeisten duguna lapurtzen ari garela.

Duela ez hainbeste, lagunen batek gogoko zinta edo CD bat erosten zuenean eskatzen genion eta kopiatzen genuen. Arazorik ez zegoen orduan. Oraindik ez genuen partxerik eramaten begian. Oraindik ez ginen lapurrak, eta ez zen gure errua zinegintzak behera egiten bazuen.

Gaur, itsasoko urak nahastuta datozen honetan, oso artikulu interesgarria aurkitu dut pirateriaren gaiari buruz. Akting-ekoek idatzita, hemen uzten dizuet irakurri dezazuen.

ene 11, 2012
eneko

Bertso Saio Musikatua Dokan

Igande honetan, arratsaldeko 19:30etan, izugarrizko Bertso Saio Musikatua izango da Dokan. Saio Musikatu bat zer den ez dakizuenontzat, hemen link polit bat: http://bit.ly/yUFDpZ.

Gai jartzailea Haritz Casabal izango da, eta bertsolariak, Beñat Gaztelumendi, Jokin Labayen, Jon Martin eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”. Musika jarriko dutenak, Imanol Ugarte gitarrista eta Eneko Sierra saxojolea izango dira.

Sarrera guztiz doakoa izango da eta iraupena ordu t’erdikoa, beraz, ezin galdu daitekeen aukera. Goza ezazue!

ene 10, 2012
eneko

Festen Bilera

Aupa Kuadrila!! Badatozela Añorgako Festak!

Aurtengo Festak zenbait berriketekin datozela aurreratu nahi dizuet, beraz, inoiz baino gehiago zuen laguntza beharko dugu Festa earrak antolatzeko. Horretarako, hurrengo bilera urtarrilaren 23an, arratsaldeko 20etan, Añorga KKEko bulegoan (Jolas Etxeako eraikinean) izango da, eta bertan itxarongo zaitugu.

Beraz, aurtengo Festak kritikatu nahi ez badituzu, agertu bilerara, eta zure tamainako Festak antolatuko ditugu!

Aurrerapen gisa, 2012ko Añorgako Festen egutegia (oraindik zenbait egun falta dira zehazteko):

  • Uztailak 14, larunbata: KOADRILEN EGUNA
  • Uztailak 15, igandea: JUBILATUEN EGUNA
  • Uztailak 16, astelehena: KARMEN EGUNA
  • Uztailak 20, ostirala: UMEEN EGUNA
  • Uztailak 21, larunbata: GAUPASA EGUNA
  • Uztailak 22, igandea: BERTSO AFARIA
ene 2, 2012
eneko

Erregeak Añorgan!!

Badatoz Erregeak Añorgara!! Urtarrilaren 5ean, aurreko urtean bezala, Errege bakoitza auzo batetik aterako da. 17:40etan Añorga Txikiko Etxe Luzetik irtengo da bat, 17:50etan Errekaldeko Soziedadetik bestea, eta azkena, Pedro Josetik 17:50etan irtengo da.

Antortxekin atera nahi duen umeak puntual egoteko hiru horietako edozein lekuetan. Beti ere 7 urtetik gorakoa izatea eskatuko zaio.

18:30 inguruan iritsiko dira Añorgara eta bertan, Elizara sartu eta zertara etorri diren esango digute. Hau bukatu ostean, Frontoian banatuko dizkigute opariak 8 urte bitartekoei.

Osteguna arte!!

dic 23, 2011
eneko

Olentzero Añorgan!

Bi zita garrantzitsu dauzkagu bihar añorgatarrok Olentzerorekin:

Lehena, eguerdi partean, 14ak aldera Añorga Txikitik aterako baita Olentzero baserriz baserri kantatzera. Zita, 14etan Añorga Txikiko Euskotren geltokiko bidean izango da.

Bigarrena, arratsaldeko 19etan izango da. Haurrek Olentzerorekin hitz egiteko aukera izango dute, eta euren kartak eman ahal izango dizkiote. Beraz, arratsaldeko 19etan, Añorgako Frontoian, haur guztiak Añorgara Olentzerorekin egotera!

Gabon zoriontsuak igaro ditzazuela,

Horra! Horra! Gure Olentzero, pipa hortzetan dula eserita dago!!!!

Páginas:«123456»

imagen

Foroko azken sarrerak

    Non Gaude?

    Galdeketa

    Gustoko al duzue Akultura.com blog-a?

    View Results

    Loading ... Loading ...