Browsing articles in "Informazioa"
may 28, 2012
eneko

Ekaineko festen bilera

Festak oso gertu dauzkagu eta bilera egingo dugu Elkarteko bulegoan ekainaren 2an, larunbatez, eguerdiko 12:30etan.

Zerbaiten arduraduna bazara, orikiz mozorro festaren gaiaren erabakian parte hartu nahi baduzu, edota soilik informazioa jasotzeko gogoa baduzu, agertu zaitez bilerara!

Zu gabe ez gara deus!

abr 30, 2012
eneko

Obabako Testiguak – Liburu aldaketa

Apirilaren 19an bildu ginen Metamorfosiaz hitz egiteko. Oso interesgarria suertatu zen solasaldia, eta ez zen pastarik soberan geratu. Jolas Etxeakoek ere kafe ederra prestatu ziguten. Hau da, ezin gustorago egon ginela!

Agindu genuen ondorengo liburua “Espainolak eta Euskaldunak” izan zen, baina han bildutakook erabaki genuen orrialde gehiegitxo zeuzkala hilabete bakar batean irakurri ahal izateko, beraz, liburuz aldatzea erabaki genuen.

Maiatzaren 17rako irakurri behar dena, Imanol Galfarsororen “Subordinazioaren kontra” izango da beraz. Nahi duenak zita bat izango du literatura munduarekin eta pixkatxo bat eztabaidatzeko maiatzaren 17an, osteguna, arratsaldeko 19etan Jolas Etxea tabernan, Añorgan. Eta badakizue pastatxo goxoak eta kafea izango duzuela, doan noski!

abr 24, 2012
eneko

Jolas Etxea Mus Txapelketaren Finala

Datorren maiatzaren 6ean, igandea, Jolas Etxea Mus Txapelketako finala jokatuko da eguerdiko 13etan. Finala bukatu bezain pronto, 14.30ak aldera bazkaria egongo da nahi duenarentzat 15€tan. Apuntatzeko zerrenda Jolas Etxeako kortxoan egongo da.

Bazkal ostean, eta nahi duenarentzat Mus Azkarra jokatuko da.

Animatu zaitezte!

abr 11, 2012
eneko

Xabier Amurizarekin Elkarrizketan

Ostiral honetan, apirilak 13, arratsaldeko 18.30etan Xabier Amuriza bertsolaria izango da Añorgako Jolas Etxea Tabernako aretoan bertso-eskolei buruzko hitzaldia ematen. Sarrera doakoa izango da, eta nahi duen oro etorri ahal izango da bertara.

mar 26, 2012
eneko

Erakusketa berria Museum Cemento Rezolan

Datorren martxoaren 30ean, ostirala, emango zaio hasiera Museum Cemento Rezolak martxan jarri duen azken esposaketari. 3 hilabetez luzatuko da ARTIFEX, Iberiar penintsulan erromatar injenieritzari buruzko erakusketa ederra.

OIASSO museoa eta Cemento Rezola Museoaren arteko elkarlan honek erromatarren injeniaritza lanak ikusi eta ulertzeko aukera emango digu.

Uztailaren 1erarte beraz, izango da ikusgai esposaketa. Gozatu! 

mar 19, 2012
eneko

Obabako Testiguak – Bideo promozionala

Obabako Testiguak – Literatur Kluba from Añorga Kultura on Vimeo.

Hementxe uzten dizuet Literatur Kluba promozionatzeko egin dugun bideoa. Espero dugu gustoko izatea.

Zaindu, eta elkar ikusiko dugu martxoaren 22an arratsaldeko 19etan Jolas Etxean!

mar 16, 2012
eneko

Obabako Testiguak – Irakurle Taldea

Literatura gustoko duzu? Añorgan sortzen ari garen azken ekimena itzela izango da! Hilero liburu bat proposatuko dugu, eta hila bukatutakoan elkartu eta mahai ingurua egingo dugu kafe eta pasta goxoak jaten ditugun bitartean.

Baina zein da funtzionamendua?  Hiru hilabeteko zikloak izango dira: lehenean, literatura unibertsala landuko da; bigarrenean, ensaioa edo poesia; eta hirugarrenean, euskal literatura. Zikloa ixteko, hautatutako euskal idazlea etorriko zaigu mahai ingurura. Hautatutako liburua ez baduzu, guk mailegatuko dizugu.

Ondo hasteko, literatura unibertsaleko “Metamorfosia” hautatu dugu. Beraz, martxoaren 22an, osteguna, arratsaldeko 19etan zita berezia duzu Añorgako Jolas Etxea Tabernan.

 

mar 12, 2012
eneko

Hitzaldia Museoan

 

Añorgako Greba Komiteak antolatuta, Museum Cemento Rezolan izango da hitzaldia. Jorratuko dituen gaiak hauexek dira:

  • Mundu mailako krisi kapitalista.
  • Lan erreforma.
  • Rezolako lan gatazka.

Hitzordua martxoaren 15ean dago jarrita, arratsaldeko 19etan Museum Cemento Rezolan.

mar 7, 2012
eneko

Ostiral Morea

Emakumearen eguna iristear da, eta Añorgako Gazte Asanbladak bi jardunaldi eder antolatu ditu behar bezala ospatzeko. Kartelean ikus dezakezuenez, lehenik, martxoaren 8an, ostegunean, arratsaldeko 19etan Orlando pelikula proiektatuko dute Museum Cemento Rezolan. Martxoaren 9an, ostirala, autodefentsa tailer irekia egingo dute Antxon Ayestaran Kultur Etxean arratsaldeko 17etatik aurrera. 19etan debatea proposatu digute eta ospakizuna ondo amaitzeko, 21etan Jolas Etxean afaltzeko aukera izango dugu 14 €ren truke.

Beraz, proposamen polita hain egun garrantzitsua ospatzeko. Zure bixita espero dugu!

feb 24, 2012
eneko

Hiriko laborantza hitzaldia

Datorren martxoaren 1ean, osteguna, arratsaldeko 19etan eta Cristina Enea fundazioak antolatuta, Hiri Laborantzaren inguruko hitzaldia emango dute Udaletxeko Udalbatza aretoan. Hizlaria Iñigo Segurola izango da.

Haurrekin agertzen den edonorentzat haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute, beraz, ez dago aitzakiarik!

Páginas:«123456»

imagen

Foroko azken sarrerak

    Non Gaude?

    Galdeketa

    Gustoko al duzue Akultura.com blog-a?

    View Results

    Loading ... Loading ...