Browsing articles in "Dokumentalak"
feb 29, 2012
eneko

Haizea eta Sustraia dokumentala añorgan

Hilabetero bezala, Argiak eskaintzen digun aukera ezin hobeaz baliatuz, bihar, martxoaren 1a osteguna, Museum Cemento Rezolan eskainiko dugu 19etatik aurrera Haizea eta Sustraia dokumentala. Dakizuen moduan, sarrera doan da eta dokumentala euskaraz izango da.

Sinopsia: “Txiki”-ren bizitzaren bidez frankismoaren azken fusilamenduetan sartuko gara. Bere bizitza, bere historia, bere lagunak eta bere askatasunaren ametsak. Batzuk, argia eta oroimena heltzen ez diren hobi komunean ahanstura lurperatzen duten bitartean, bere senide, lankide eta frankismoaren kontrako militantziak, haien oroitzapenak eta diktadura garaiaren bukaerari buruz hitz egiten digute.

Oraindik ezabatu ez diren testigantzak dira. Bizirik dagoen historia da, gure berezko historiaren partea da.

Zuzendaria: Joseba Iñaki Agirre Errazkin

Iraupena: 90 min

feb 13, 2012
eneko

Mural eder bat

Lehenik eta behin, barkatu gazteleraz dagoelako bideoa, baina benetan iruditzen zaigu probetxuzkoa dela.

IMVG taldeak egina da eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaz hitz egiten du. Hau dena mural baten aitzakiaz egiten dute. Gai izango ginateke Añorgan horrelako bat egiteko? Jendeak hartuko luke parte?

Ikusi eta gozatu, benetan merezi duten horietako bideoa baita!

ene 27, 2012
eneko

Argia Dokumentalak. Lucio.

Otsailaren 2an, osteguna, arratsaldeko 19etan Museum Cemento Rezolan, hilabeteroko ekimena izango dugu, Argiak eskainitako dokumental paregabearekin. Ezin duzu galdu!

Sinopsia:

Anarkista asko izan dira munduan, eta dira oraindik ere. Ugari izan dira kausaren alde lapurretan edo kontrabandoan arituak. Oso gutxi izan dira Chérekin estrategia-eztabaidan jardunak, edo Eldridge Cleaver Pantera Beltzen buruari lagundu diotenak. Bakarra izan da, horri guztiari batuta, planetako bankurik boteretsuena estu eta larri jarri zuena traveller check-en faltsutze masiboaren bitartez, egun bakar batean ere huts egin gabe bere etxegintzako lana. Lucio Urtubia, Cascantekoa (Nafarroa).

Zuzendariak: Aitor Agirre eta Jose Mari Goenaga

Iraupena: 90 min

ene 6, 2012
eneko

Oroitarria – Dokumentala Añorgan

“Oroitarria” dokumentala, urtarrilaren 12an, arratsaldeko 19etan Museum Cemento Rezolan proiektatuko da. Bertan ikusiko dugu elkar!!

Sinopsia:

Pertsona edo gertaera gogoangarri baten oroigarri egiten den arkitektura edo eskultura lana.

Germanen oroitarria, poliziak 1978ko Sanferminetan German hil zuten lekuan da. Botereak ahaztarazi nahi dizkigun pertsona, gertakariak eta zenbait erabaki politiko ekartzen ditu gogora.

Gertakaera itzel horiek izan zirenetik 30 urte baino gehiago pasa badira ere, oroitarri honek oraindik egun gobernatzen dutenak gogaitzen ditu.

Zuzendaria: Ruben Marcilla

Iraupena: 46 min

dic 14, 2011
eneko

Bidaia Intimoak dokumentala Añorgan

Argia Astekariari esker, hilabetero euskarazko dokumental bat proiektatuko dugu Añorgan. Tokia, Museum Cemento Rezola izango da; ordua, arratsaldeko 19ak; eta eguna, hilabete bakoitzeko lehen osteguna. Egunarekin izango dira salbuespen txikiak (urtarrilekoa ez baita errege bezperan izango), baina apuntatu hileroko lehen ostegunak gorriz, kalitatezko dokumentalak proiektatzera goaz eta!

Lehen dokumentala, Jon Maiak zuzendu duen “Bidaia Intimoak” izango da abenduaren 15ean arratsaldeko 19etan.

Ederra izango da, beraz, animatu Museora!

imagen

Foroko azken sarrerak

    Non Gaude?

    Galdeketa

    Gustoko al duzue Akultura.com blog-a?

    View Results

    Loading ... Loading ...