Obabako Testiguak – Liburu aldaketa
Apirilaren 19an bildu ginen Metamorfosiaz hitz egiteko. Oso interesgarria suertatu zen solasaldia, eta ez zen pastarik soberan geratu. Jolas Etxeakoek ere kafe ederra prestatu ziguten. Hau da, ezin gustorago egon ginela!
Agindu genuen ondorengo liburua “Espainolak eta Euskaldunak” izan zen, baina han bildutakook erabaki genuen orrialde gehiegitxo zeuzkala hilabete bakar batean irakurri ahal izateko, beraz, liburuz aldatzea erabaki genuen.
Maiatzaren 17rako irakurri behar dena, Imanol Galfarsororen “Subordinazioaren kontra” izango da beraz. Nahi duenak zita bat izango du literatura munduarekin eta pixkatxo bat eztabaidatzeko maiatzaren 17an, osteguna, arratsaldeko 19etan Jolas Etxea tabernan, Añorgan. Eta badakizue pastatxo goxoak eta kafea izango duzuela, doan noski!
Poesia Errezitaldia Añorgako gazte Asanbladan
Bihar, ostirala, 22:30etatik aurrera Añorgako Gazte Asanbladan Ugaitz Agirre izango da, “Kaleidoskopiotik begira ametsak oparitzen ditut” izeneko poesia errezitaldia eskaintzeko.
Ez galdu ikusteko aukera!
Jolas Etxea Mus Txapelketaren Finala
Datorren maiatzaren 6ean, igandea, Jolas Etxea Mus Txapelketako finala jokatuko da eguerdiko 13etan. Finala bukatu bezain pronto, 14.30ak aldera bazkaria egongo da nahi duenarentzat 15€tan. Apuntatzeko zerrenda Jolas Etxeako kortxoan egongo da.
Bazkal ostean, eta nahi duenarentzat Mus Azkarra jokatuko da.
Animatu zaitezte!
Obabako Testiguak – “Espainolak eta Euskaldunak”
Lehenengo hilabetea burututa berriro datoz Obabako Testiguak zuen etxeko atea jotzera. Kafkaren “Metamorfosia”-z mintzatuko gara pasta goxo eta kafea dastatuz, eta segidan, Joxe Azurmendiren “Espainolak eta Euskaldunak” liburuaren banaketa egingo dugu. Hau dena, apirilaren 19an, ostegunez izango da arratsaldeko 19etan Jolas Etxea tabernan.
Zita bat duzu literaturarekin nahi izanez gero. Beraz, ostegun honetan ikusiko dugu elkar Añorgako Jolas Etxean!
Xabier Amurizarekin Elkarrizketan
Ostiral honetan, apirilak 13, arratsaldeko 18.30etan Xabier Amuriza bertsolaria izango da Añorgako Jolas Etxea Tabernako aretoan bertso-eskolei buruzko hitzaldia ematen. Sarrera doakoa izango da, eta nahi duen oro etorri ahal izango da bertara.
Erakusketa berria Museum Cemento Rezolan
Datorren martxoaren 30ean, ostirala, emango zaio hasiera Museum Cemento Rezolak martxan jarri duen azken esposaketari. 3 hilabetez luzatuko da ARTIFEX, Iberiar penintsulan erromatar injenieritzari buruzko erakusketa ederra.
OIASSO museoa eta Cemento Rezola Museoaren arteko elkarlan honek erromatarren injeniaritza lanak ikusi eta ulertzeko aukera emango digu.
Uztailaren 1erarte beraz, izango da ikusgai esposaketa. Gozatu!
Obabako Testiguak – Bideo promozionala
Obabako Testiguak – Literatur Kluba from Añorga Kultura on Vimeo.
Hementxe uzten dizuet Literatur Kluba promozionatzeko egin dugun bideoa. Espero dugu gustoko izatea.
Zaindu, eta elkar ikusiko dugu martxoaren 22an arratsaldeko 19etan Jolas Etxean!
Obabako Testiguak – Irakurle Taldea
Literatura gustoko duzu? Añorgan sortzen ari garen azken ekimena itzela izango da! Hilero liburu bat proposatuko dugu, eta hila bukatutakoan elkartu eta mahai ingurua egingo dugu kafe eta pasta goxoak jaten ditugun bitartean.
Baina zein da funtzionamendua? Hiru hilabeteko zikloak izango dira: lehenean, literatura unibertsala landuko da; bigarrenean, ensaioa edo poesia; eta hirugarrenean, euskal literatura. Zikloa ixteko, hautatutako euskal idazlea etorriko zaigu mahai ingurura. Hautatutako liburua ez baduzu, guk mailegatuko dizugu.
Ondo hasteko, literatura unibertsaleko “Metamorfosia” hautatu dugu. Beraz, martxoaren 22an, osteguna, arratsaldeko 19etan zita berezia duzu Añorgako Jolas Etxea Tabernan.
Hitzaldia Museoan
Añorgako Greba Komiteak antolatuta, Museum Cemento Rezolan izango da hitzaldia. Jorratuko dituen gaiak hauexek dira:
- Mundu mailako krisi kapitalista.
- Lan erreforma.
- Rezolako lan gatazka.
Hitzordua martxoaren 15ean dago jarrita, arratsaldeko 19etan Museum Cemento Rezolan.
Ostiral Morea
Emakumearen eguna iristear da, eta Añorgako Gazte Asanbladak bi jardunaldi eder antolatu ditu behar bezala ospatzeko. Kartelean ikus dezakezuenez, lehenik, martxoaren 8an, ostegunean, arratsaldeko 19etan Orlando pelikula proiektatuko dute Museum Cemento Rezolan. Martxoaren 9an, ostirala, autodefentsa tailer irekia egingo dute Antxon Ayestaran Kultur Etxean arratsaldeko 17etatik aurrera. 19etan debatea proposatu digute eta ospakizuna ondo amaitzeko, 21etan Jolas Etxean afaltzeko aukera izango dugu 14 €ren truke.
Beraz, proposamen polita hain egun garrantzitsua ospatzeko. Zure bixita espero dugu!
















